“DENONTZAT”

Tour 2019

Donostia - San Sebastián 5 de Mayo

DONOSTIA
“DENONTZAT-Tour 2019” ikuskizunaren lehen geldialdia

Maria Berasarte-k, Iñaki Salvador-ek eta Iker Lauroba-k Victoria Eugenia Antzokian ospatuko den saio berezian parte hartuko dute gonbidatu bezala, euskal zein dantza flamenkoa batuko dituen ikuskizuenan.

/ SARRERAK ESKURAGAI /

Iaz ez genuen 2018a amaitzerik nahi eta orain, 2019rako aurreikustia dauzkagun hainbat hitzordu iritsi daitezen irrikitan gaude. Horien artean, maiatzaren 5ean ospatuko dena azpimarratu behar dugu, orduan aurkeztuko bait dugu lehen aldiz “Denontzat Tour 2019” izeneko gure ikuskizun berria. ”.

Emanaldi guztiz berritzailearekin gatoz oraingo honetan eta, besteak beste, euskal dantza zein dantza flamenkoa gaineratu ditugu. Gainera, proiektu honek “Sonakay Denontzat” gure lehen diskoaren jarraipena eta kontsolidazioa suposatzen du.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, Estatu mailan aurkeztearen xede duen ikuskizunaren lehen geldialdia izango da. Bertan, gainera, Iñaki Salvador piano-jotzailea, Maria Berasarte abeslaria eta Iker Lauroba artista gonbidatu bezala izango ditugu. Azken honekin, gainera, “Izarrak” izeneko gure azkeneko single-a zuzenean aurkeztuko dugu lehen aldiz. Eta hori guztia gutxi balitz, agertokian ere Aritz Salamanka dantzaria eta Soledad Ruz flamenko dantzaria ibiliko dira, Aukeran Dantza Taldeko Garazi Egiguren, Noemí de Viana dantzariarekin eta Erreka Dantza Taldearekin batera.

Hitz batez, ikuskizun bakarraz gozatzeko aukera paregabea izango da. Berriz ere, guk “eusko-flamenko” deitzen diogun eta hain gustora sentitzen garen alor horretan, berritzeko asmoarekin gatoz.

¡Sarrerak dagoeneko salgai! Donostiakultura.com. web gunean.

Lagunduko al diguzue erronka berri honetan? :-)

Sonakay Concierto Vitoria Eugenia
Sonakay Concierto Vitoria Eugenia
Sonakay Concierto Vitoria Eugenia