"Denontzat"

Tour 2019

Horrelakoa izan zen M5.

Hitzik gabe

“Hitzik gabe”. Hori izan da azken egunotan gehien entzun dugun esaldia, bai gure hitzetan baita Donostiako Victoria Eugenia-ko kontzertura etorri ziren pertsonen eskutik. Eta ondo aztertuz gero, horrek zerbait esan nahi du: gure helburua bete genuen.

Hasieratik argi geneukan. Ez genuen ohiko kontzertu bat eskaini nahi. Aurretik ezagutzen gintuen jendea zein lehen aldiz gure kontzertu batetara zetorrena aho zabalik utzi nahi genituen. Ziur aski, gauza guztiekin ohikoa denez, mota guztietako iritziak egongo dira, baina orokorrean, guk han bizi izan genuenaren zein kontatu digutenaren arabera, uste dugu horrela izan zela. Jendea harrituta geratu zen. Ikuskizun ezberdina izan zen, inork edo ia oso gutxik espero zutena.

Egia esan, gure aurrean genuen erronka ez zen erraza eta horregatik, ekitaldiaren aurreko asteak ez ziren errazak izan ezta. Uduritasuna, ziurgabetasuna… Zalantzak! Ez genekien hainbeste artisten joan-etorriekin horrelako ikuskizuna koordinatzeko gai izango ote ginen, ezta gure inguruko lagunak eta familiakideak soilik etorriko ote ziren gu ikustera. Baina batez ere, ez genekien egun horretan oholtza partekatuko zuten artista ikaragarriek gugandik espero zutena betetzeko gai izango ote ginen edo ez… Eta azkenean, dena ondo atera zen. Besteak beste, gure Tito Ramoni esker, ikuskizunaren koordinazioa primerakoa izan zen. Aurreko egunetan egindako lana zein esfortzu ikaragarriaren ondoren, maiatzaren 5ean dena aurreikusita zegoen bezala joan zen hasieratik amaierarte. Gainera Victoria Eugenia Antzokia nahiko beteta zegoen edo, behintzat, horrela sentitu genuen guk, bi ordutako kontzertuan zehar publikoak erakutsi zigun berotasunari esker. Eta uste dugu, gure inguruko jendea baino norbait gehiago ere joan zela gu ikustera :-)

Bestalde, ez dakigu beraiek espero zutena egin ote genuen, baina behintzat ederki gozatzen ikusi genituen egun hori gurekin partekatu zuten artistak. Lehen minututik, hasieratik, Aritz Salamanca-k guztia eman zuen. Zer nolako modu ikaragarria agertokira sartzeko eta bertan zeudenak “baina orain zer gertatuko da hemen?” galdera aurpegiarekin uzteko ahalmena… Soledad Ruz, bakarra bere pausu bakoitzean. Indarra, pasioa, artea… Ezingo genuke ikuskizunaren “alde flamenkoa” bera baino hobeto hornitu dezakeen inor aurkitu Garazi Eguiguren eta Noemí de Viana, zelako edertasuna… Bakoitza dantza egiteko bere moduarekin, zer nolako argia eta dotoretasuna gaineratu zioten gure ikuskizunari. Eta Erreka Dantza Taldea, beste behin ere, kolorez eta alaitasunez bete zuten gure “Loretxoa” eta agertokia…

Eta zer esan dezakegu gurekin oholtza partekatu zuten hiru izen propioetaz. Ezta gure amets onenetan ere ez genuen pentsatzen beraiekin agertokian egon ahal izango ginenik. Iñaki Salvador. Berarekin zeharo asmatu genuen. Gure abestiak piano baten edertasunarekin hornitzea sekulako apostu ona izan zen eta are gehiago hoberenarekin egitea.

Maria Berasarte! Kontzertura ia ia negarrez iritsi ginen bezperako entseguetan sortarazi gintuen emozioekin. Zer nolako modua transmititzeko, zer nolako ahotsa, fintasuna… Ohore handia izan zen hainbesteko edertasunari musika jartzea eta berarekin “Si yo encontrara una estrella” abestia partekatzea… Eta, azkenik, Iker Lauroba, izugarrizko maitasuna diogunari eta “Izarrak” gure azkeneko abestia oparitu eta gurea egiten utzi diguna. Zoragarria gure bide honetan berarekin batera aritzea eta izugarri polita izan zen publikoaren aurrean dagoeneko gure historiaren parte den abestia lehen aldiz elkarrekin aurkeztea.

Laburbilduz. Maiatzaren 5a betirako gure bihotzean gordeko dugun egun ikaragarria izan zen. MILA ESKER antzoki polit horretara bertaratu zinetenoi eta gurekin entsegu luzeak, barreak, urduritasuna… eta oholtza partekatu zenuten guztioi. Betirako gure esker ona.

Baina dena iritsi eta dena amaitzen da. Eta orain hurrengo ekitaldiaren zain gaude.

Han ikusiko fugu elkar :-)

Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia - Haritz Salamanca
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia - Haritz Salamanca - Soledad Ruz
Ketama Sonakay Donostia Kursaal 2019
Sonakay Tour 2019 Victoria Eugenia - Izarrak - Iker Lauroba - Yoni Camacho