KETAMA

eta Sonakay

Badator Ketama!… Eta Sonakay :-)

Carmona anaiek zerutik hiru metroetara eraman gintuzten Kursaal-ean.

“Eramaten utzi” (“Y se dejaba llevar por ti”). Yoni Camacho-k gure abeslariak, Ketamak martxoaren 16an Donostiako Kursaal-ean eskaini zuten kontzertuan, Antonio Vega-ren abesti ikaragarri polita beraiekin batera abesteko ohorea izan zuen. Betetako ametsa.

Gure erreferente handienetarikoak berairekin batera oholtzaren gainera egoteko gonbidapena luzatu zigutenean, ezin genuen sinistu. Ketama… Betidanik, txikiak ginenetik, gure etxeetan hainbeste entzun dugun taldea. 14 urtez banatu eta, bueltatzen denean, berarekin kolaborazio bat egiteko eskatzen diguna. Noski “eramaten utzi genituela gure buruak” eta, guk esan ohi dugun bezala, GOZATU GENUEN!. Hori argi eta garbi geratu zen Sonakay guztiak Carmona anaiekin batera jaialdiari amaiera emateko agertokian bildu ginenean. Zelako poza...

Ba, horrela da. Batzuetan, ametsak betetzen dira eta egun horretako irudiak besterik ez dituzue ikusi behar zertaz ari garen jakin dezazuten...

Ketama Sonakay Donostia Kursaal 2019
Ketama Sonakay Donostia Kursaal 2019
Ketama Sonakay Donostia Kursaal 2019
Ketama Sonakay Donostia Kursaal 2019
Ketama Sonakay Donostia Kursaal 2019