IZARRAK

Single Berria

Izarrak, euskarazko gure lehen abesti propioa

Iker Lauroba, abestiaren egilea, bidelagun dugu mugarri garrantzitsu honetan

"Argi zisku txiki baten esperantzari abesten dion denbora erdi aflamenkatua". Horrela definitu du Iker Laurobak, euskal abeslariak, guretzat idatzi duen abesti liluragarria.

Abesti berria, euskaraz egindako lehendabizikoa da, orain arte hizkuntza horretan lortu bait ditugu gure rrakasta gehienak euskal musikaren historiako bertsio ezagunak interpretatuz.

Kontzertuz zein ekitaldi oso grarrantzitsuez beteriko urte baten ondoren, berriz ere bat egin ditugu gure bi kulturak proiektu berri honetan: euskal kultura eta ijitua, hain zuzen ere. Oraingo honetan, sentimenduz betetako abesti propioarekin egin dugu, buruan erraz sartzen den horietakoa eta benetazko arrakastan bihurtzeko osagarri guztiak dituena (edo hori espero dugu, behintzat).

"Izarrak", gainera, gure ibilbidean une oso garrantzitsua izateaz gain, euskal musikaren historiaren baitan berrikuntza handia suposatzen du, euskaraz sortutako abesti flamenko bakarrenetarikoa bait da.

"Izarrak" magia da. Betetako ametsa. Hasieratik "gurea" egin dugu abestia eta flamenkotik haratago dihoazten eta abesti paregabean bihurtu duten elementuak gaineratu ditugu.

Mutrikuko AME estudioetan grabatuta, "Sonakay Denontzat" izeneko gure lehen diskoa bezala, "Izarrak" euskal musika hankaz gora jartzeko dator. Eta gainera, bidelagun ezin hobearekin egin dugu, Iker Laurobarekin, hain zuzen ere. Azken honek ez du bakarrik Sonakayren neurriko abesti bat idatzi. Bere sinadura ere utzi du abestian bertan bere ahotsaren bitartez.

"Izarrak" geratzeko iritsi da... Behin entzun ondoren, ez duzu burutik erraz aterako.

Sonakay Denontzat! Izarrak zuentzat!