Biografia

Nortzuk garen galdezka?
Hasiera motza

baina intentsua

Gauza guztien gainetik, familia bat gara, ermandadea. Guretzat, pertsonak gauza guztien gainetik daude eta hori da, hain zuzen ere, Sonakay-ren gauzarik onena: taldea osatzen duten pertsonak eta, bizitzen ari garen esperientzia izugarriari esker, bidean topatzeko aukera ditugunak.

Baina, jarraian, gure historiaren zenbait xehetasun kontatuko dizkizuegu...

#

Sonakay 2009.urtean jaio zen, Nazioarteko Herri Ijituaren egunean, Donostiako Jazz Altxerri aretoan ospatu zen kontzertuarekin batera.

Esperientzia luzeko musikariez osatuta, euskal zein ijitu erro sendoez osatutako taldea, euskal musikaren hainbat bitxien bertsioak egiten hasi zen 2015ean bere bi kulturak bat eginez: flamenkoa eta euskara.

Jonatan Camacho “Yony” (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxujolea) eta David Bernárdez (perkusioa), dira gaur egungo taldearen kideak. Bere proiektu originalak, Mediaset-eko “Got Talent España 2018” telebistako saioan parte hartzera bultzatu zituen eta Mikel Laboaren “Txoria txori”. abestiaren beraien bertsioari esker, publikoa zein epaimahaia aho zabalik utzi zituzten. Berez, kasting-ean parte hartu zuten 40.000 pertsonen artean, Sonakay lehendabiziko 10 finalisten artean kokatzea lortu zuen.

Aurretik eta ondoren

Zalantzarik gabe, Got Talent-ek garrantzi handia izan zuen taldearen ibilbidean. Profesionalizaziorako lehen pausua izan zen.


2018ko maiatzean, Sonakay Syntorama enpresa donostiarrarekin lanean hasi zen eta, beste gauzen artean, bere formazioa handitu zuen. Lara Mitxelena eta Gema Inés Murillo txalapartariak taldean sartu ziren eta Miram Solís abeslariarekin eta Óscar de la O perkusionistarekin batera, kontzertu gehienetan parte hartzen dute ukitu oso berezia eta originala emanez.

Iazko irailean “Sonakay Denontzat” izeneko lehen diskoa kaleratu zuten.Axular Arizmendi-ren AME Mutrikuko estudioetan grabatu zuten eta Laboaren “Txoria txori” eta Benito Lertxundiren “Loretxoa” abestien bertsioak jaso zituzten bertan, abesti propio eta beste bertsioen artean.

Une honetan, Sonakay “Izarrak” bere azken single-aren aurkezpenean murgilduta dago. Iker Lauroba euskal abeslariak idatzi du eta euskarazko berelehen abesti propioa da. Bestalde “Denontzat-Tour 2019” prestatzen ari da, besteak beste, euskal dantza eta flamenkoa gaineratzen dituen eta orain arte ikusi ez den ikuskizuna, hain zuzen ere.